XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
METODOLOGIAEuskal Herriko Komunitate Autonomoaren eremuko Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistikak ikastetxe publikoen iharduera ekonomikoari buruzko informazioa eskaintzen du, gastuen sailkapen ekonomiko-funtzionalari eta gastu horien finantzaketari begiratuta, beren jatorriaren arabera.
Zentsuan oinarrituta egiten da estatistika hau eta horregatik 1988-89ko ikasturtean irakaskuntza arautua eman zuten zentru publiko guztiak besarkatzen ditu.
Informazioa biltzeko erabilitako galdesorta, identifikazioko datuez aparte, kontutan hartutako epealdiko, hots, 1989ko urte naturaleko zifra ekonomikoa atzematean zentratzen da.
Eta gero ikastetxeen tipologiak eta gastu-ratioak lortzeko erabiltzen diren aldagai akademikoei dagokienez, berriz, EUSTATek urtero-urtero
Eta informazio ekonomikoa, azkenik, ikastetxe publikoetan emandako irakaskuntza finantzatzen duten organismo desberdinek hornitutako datuetatik lortzen da.
Ikastetxeen mantenimenduaz arduratzen diren administrazio publiko desberdinek finantzatutako gastuak lortu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta beste hainbat saili eta Udaletxeei, 1989ko gastu horien desglosea egin zezatela eskatu zitzaien ikastetxez ikastetxe.
Eta administrazio-munduko datu horien bilketarekin batera, EUSTATeko agente elkarrizketatzaileek ikastetxe publiko guztiak bisitatu zituzten, hauetan diru-iturri partikularren (familia, Aurrezki-Kutxa, Enpresa, Autofinantzaketa) etab.en datu ekonomikoak jasoz.